Hizkuntzak: ES | EU

San

Ongi etorri sanferminetara!

Fermín

Zer dira sanferminak?

Ez da jai bat.
Aste bat baino gehiago da, Iruña eta Nafarroa lau haizeetara hedatzea xede.

Leiho bat da, ikusteko gure iragana eta etorkizuna, tradizioak eta abangoardia, gure balioak eta konpromisoak, gure txupinazoa eta gure “Gaixoa, ni”; ikusteko erraldoi handiko eta mokadu txikiko lurraldea, 800 metro adrenalina eta 10.000 km² lasaitasun, santu-bidea eta jai-etxea.

Jendea basoetan eta zuhaitzak hirietan erakusten ditu leihoak, mendiak zeharkatzen dituen ibaiak eta elurpeko basamortuak, ugari iparretik, ugari hegotik. Mundu berde eta gorria, gure enpresak mugiarazten dituzten haize-errotak, mundura zabaltzen diren talentua eta esperientzia.

Zapi batean kabitu daitekeen mundu bat, garena irudikatzeko urtetik urtera lepoan jartzen dugun zapian; ikusten ez baduzu ere, azalean tatuatua daramagu, gure iraganarekiko eta gure etorkizunarekiko, errespetuarekiko eta dibertsioarekiko, erantzukizunarekiko eta dibertsitatearekiko konpromiso gisa. Handiak izateko konpromisoa, txikiak izanik.

Artisten inspirazio bilakatutako zapia, zoroen eta zentzudunen amets, gazteen eta zaharren ospakizun, beren burua galdu eta gero aurkitu nahi dutenen babes. Gure lurraldea, gure kultura, gure artea, gure nortasuna ordezkatzen dituen zapia.

Aste handi bat, non hemengoek zein kanpokoek, familian etorritakoek zein lagunekin etorritakoek, zentzua ematen dieten sanferminei. Zuk abestu, zuk koru-musika egin, zuk lasterka egin, zuk barre egin, zu galdu, zu aurkitu eta zu berriro galdu…

Sanferminak zapi bat baino gehiago direlako. Sanferminak zu direlako. Gu gara. Iruña da, Nafarroa da.

Zapi bat baino gehiago

Oso une berezia dira sanferminak guretzat guztiontzat, hemengoentzat zein kanpokoentzat, parranda bila datozenentzat zein lasaitasuna bilatzen dutenentzat. Tradizioa sentitzen dutenentzat eta abangoardia eskatzen dutenentzat. Dibertsioa eta errespetua dira, iragana eta etorkizuna, pasioa eta sentimendua.

Zer dira sanferminak zuretzat?

Kontatu iezaguzu gure sare sozialetan
#másqueunpañuelo

Egiazko sanferminak

Bizi itzazu sanfermin onenak barrutik tokiko espezialista onenen eskutik, gure astea bizitzeko modurik jatorrena erakutsiko baitizute: